Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du zapatuan

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du zapatuan
2013/05/03 00:00
eta kitto!

Euskotrenek eskaintzen dituen autobus zerbitzuetan ibilbide-aldaketa (eta geralekuena) egingo dute bihar (zapatua, hilak 4), goizeko 08.00etatik hasita, Eibar Eskubaloia taldekoek Untzagan jaialdia antolatu dutelako eta, horregatik, erdialdea trafikoarentzat itxi eta bakarrik oinezkoentzat zabalduko dutelako.
Ibilbidea aldatuko duten zerbitzuak hauek dira:
- Mallabia-Ondarroa / Ermua-Azpeitia: autobusak saihesbidetik joango dira, Estaziño eta Bidebarrieta kaleetatik ohiko ibilbideari jarraitzeko.
- Ondarroa-Mallabia: ohiko ibilbideari jarraituko diote.
- Udalbusa (Amaña-Azitain): Untzagan egingo dute geldialdia, taxien parean; saihesbidetik, Estaziño kaletik eta Bidebarrieta kaletik, ohiko ibilbideari jarraituko diote. Kontrako noranzkoan (Azitain-Amaña) ez da aldaketarik egingo eta, beraz, ohiko ibilbideari jarraituko diote autobusek. Informazio gehiagorako 902 543 210 telefono zenbakira deitu dezkete, autobus geltokietan begiratu edo interneten www.euskotren.es webgunean sartu.