Eva Van Deursen SD Eibarren arituko da beste denboraldi batez
Neerlandarrak gero eta protagonismo gehiago izan du talde armaginean
2024/07/05
10:09
eta kitto!
Eva Van Deursenek SD Eibarrekin berritu du kontratua denboraldi bat gehiagorako, bigarren denboraldi batez. Erdilari neerlandarra Eibarrera iritsi zen pasa den urtean, 23-24 denboraldiko neguko merkatuan Bayer Leverkusenetik eratorria, denboraldia amaitu arte.
Neerlandarra ordezko izan zen bere lehen partiduetan eta pixkanaka protagonismo gehiago izaten joan zen. Bere lehen partiduetako batean Laura Caminori asistentzia eman zion Ipuruan Atlético de Madriden aurkako berdinketaren golean.
Eva Van Deursenen kontratu luzapenarekin, Eibarrek, zelai-erdia indartzeaz aparte, eta duela bi denboraldi hasitako proiektuari jarraipena ematen bilatzen du.