Eva Van Deursenek Eibarrekin sinatu du denboraldia amaitu arte

Eva Van Deursenek Eibarrekin sinatu du denboraldia amaitu arte
2024/01/12 11:06
eta kitto!
Bayer Leverkusenetik datorren Eva Van Deursen erdilari nederlandarrak Eibarrekin sinatu du 2023-2024 denboraldiaren amaiera arte. 1999an jaiotako erdilariak atzo izan zituen mediku-frogak IMQ-ren instalazioetan, lehenbailehen emakumezkoen lehengo taldearen dinamikan sartzeko. Van Deursenek CTO Eindhoven eta Arizona State Sun Devils (Arizonako Unibertsitatea) taldeetan hasi zuen ibilbide profesionala. Bertan, Arizonan, Kinesiologia eta Ariketaren Fisiologia Klinikoan graduatu zen ere. Behin handik irtenda, Bayer Leverkusenera iritsi eta urtebete egin du bertan. Gainera, 2015etik bere herrialdeko selekzioaren ordezkari izan da, Sub-17-18 eta Sub-19 kategorietan Europako lehiaketetan, eta 20 urtez azpikoarekin Emakumezkoen Munduko Kopan ere izan zen. Orain dela gutxi, 23 urtez azpikoen selekzioarekin ere aritu da.