Etxegabeentzako Neguko Protokoloa martxan jartzeko eskatu du EH Bilduk
2020/01/21
18:55
eta kitto!
Eibarko EH Bilduk etxegabeentzako Neguko Protokoloa berriz ere martxan jartzeko eskatu du Bozeramaileen Batzordean eta Gizartekintza Batzordean. Azaldutakoaren arabera, “2019an egin zen Etxegabeentzako Neguko Protokoloaren lehen saiakera, EH Bilduk bultzatuta. 2020ko negua gogorragoa izaten ari da eta PSOEren Udal Gobernuak ez du protokoloa berreskuratu. Badirudi, PSOEk erabat ahaztuta zuela gaia. Hori al da etxegabeenganako alderdi sozialistak duen begirunea?”.
Gizarte Zerbitzuetako Maparen arabera, Debabarrenean aterpetxea beharrezkoa dela gogora ekarri dute, euren iritziz, gainera, Eibarren kokatu beharko litzatekeela gaineratuta: “Etxegabeentzako aterpetxea martxan izan arte, berebiziko garrantzia du benetako Neguko Protokolo integrala izatea. Ezin da behin martxan jarri eta hurrengo urtean ideia baztertu. EH Bildurentzat ez da batere serioa”.