Exfibar LIV. Seilu Erakusketa domekara arte ikus daiteke Portalean, ordutegi berezian

Exfibar LIV. Seilu Erakusketa domekara arte ikus daiteke Portalean, ordutegi berezian
2023/12/01 11:56
eta kitto!
Domekara arte ikus daiteke Exfibar LIV. Seilu Erakusketa Portalean. Ordutegi berezian joan daiteke ikustera, gaur 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan, berriz, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Arrate Filatelia Elkarteak urtero antolatzen duen seilu erakusketan beti ekartzen dituzte gogora Eibarko elkarteen lana zein herriarekin loturaren bat duten beste kontu batzuk ere. Edizio honetarako aukeratu dituzten omenduak Ipurua Gimnasia Erritmikoko taldea eta Ibarkurutzeko iturria dira, eta biei buruzko informazio zabala bildu dute erakusketaren harira kaleratzen duten katalogo edo liburuxkan. Gainera, Ipurua klubari eskeinitako seilua eta posta-marka ere atera dituzte.