"Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua egingo da gaur arratsaldean Portalean
2021/11/19
12:19
eta kitto!
Gaur 19:30ean hasiko da Portaleko aretoan “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Eibarren Akebai eta Matraka! neska* gazte talderen eskutik. Lankuk kudeatutako saioa Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan antolatu dute eta Miren Artetxe, Alaia Martin, Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira, Amaia Agirre gai-jartzaile dutela. Musikarekin laguntzen, berriz, Gari Otamendik eta Ixak Arrutik jardungo dute.
![bertso-musikatuak-copia.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/bertso-musikatuak-copia.jpg/@@images/image-0-1cd0a36010e98f58c82115c01d1ef986.jpeg)
![bertso-musikatuak-copia.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/bertso-musikatuak-copia.jpg/@@images/image-0-1cd0a36010e98f58c82115c01d1ef986.jpeg)