Ez dago pertsona-kopuru mugarik kirola aire zabalean egiteko
2021/06/01
06:45
eta kitto!
Nahiz eta momentura arte gehienez 6 pertsona besterik ezin ziren elkartu aire librean kirola egiteko, orain nahi beste pertsona bildu daitezke. Hala ere, muga horrek indarrean jarraitzen du espazio txikietan.
LABIk atzo onartu zuen dekretuaren arabera, aire zabalean ez da pertsona-mugarik egongo, baina, barnealdean, gehienez 6 elkartu ahal izango dira. Eskola-kirolari dagokionez, entrenamenduak izango dira, baina aldagelarik gabe. Musukoa derrigorrez erabili beharko da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik. Hala ere, kirol-instalazioetan % 50ekoa izango da edukiera, aldagelak % 35ean egongo dira eta ez da ikuslerik egongo kirol-ekitaldietan.
Hondartza eta igerilekuetan, bainatu bitartean eta espazio jakin batean geldi egon bitartean, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu badaiteke. Joan-etorriak egiteko maskara erabili beharko da nahitaez. Pertsona-taldeak ezingo dira 4 baino gehiagokoak izan, eta beti errespetatu beharko da taldeen arteko distantzia.