Bihar, Untzaga plazan, "Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen!" lehiaketari ekingo dio ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2020/10/23
13:04
eta kitto!
Ezetz asmatu zenbat pisatzen duen! lehiaketa izango da bihar, zapatua, 12:00etatik 14:30era Untzagan, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Elkarteak antolatuko duen lehen saiorako bi tarta izango dira egunean bertan ikusgai: bata El Tío Palancasek emandako gozoki-tarta izango da, eta bestea San Andres gozotegiak eskainitako ohiko tarta ederra.
Parte hartzen duenak bi tarta horiek elkarrekin zenbat pisatzen duten asmatu beharko du; horretarako, 2 euro ordainduta, mahaian bertan ikusgai egongo diren hainbat pisuren artean aukeratu beharko du, eta pisu zehatza asmatzen duenak eramango du saria (tarta biak eta hiru botila xanpain); pisu zehatza ez badu inork asmatzen, gehien hurbildu dena (pasatu gabe) izango da irabazlea.
Gauzak ondo, datozen hilabeteetan lehiaketarekin jarraitzea aurreikusita du Elkarteak. Azaroaren 28an eta abenduaren 12an berriz ere aterako du lehiaketa kalera.