Ezustekoarekin hasi da futbol zaletuaren Kopa

Bar Marem 2-0 gailendu zaio Malape Tabernari, Ligako txapeldunari
Ezustekoarekin hasi da futbol zaletuaren Kopa
2026/03/02 11:08
Ekhi Belar Errasti

Kopako lehen jardunaldia jokatu da futbol zaletuaren Kopa txapelketan eta ezusteko handiarekin gainera, Bar Marem taldeak 2-0 irabazi baitio Malape Tabernari, Liga nagusitasun osoz irabazi duen taldeari. Oraindik asko dago jokatzeko hasi berri den txapelketa honetan, baina Kopan edozein gauza gerta daitekeela argi laga du emaitza horrek.

Beste neurketei dagokienez, Kalaka Buenos Airesek ere 2-0 irabazi dio Limpiezas Ruedari; Baserrik burua altxatu barik jarraitzen du eta 7-2 galdu du Bergara Pneumatikoaken aurka; eta Xania Tabernak 1-0 irabazi dio Adahi Etxegiriri, beste lehia gogor batean.

 

Emaitzak

  • Kalaka Buenos Aires 2 - 0 Limpiezas Rueda
  • Bar Marem 2 - 0 Malape Taberna
  • Bergara Pneumatikoak 7 - 2 Baserri
  • Xania Taberna 1 - 0 Adahi Etxegi

 

Sailkapena

  1. Bar Marem, 2 puntu
  2. Kalaka Buenos Aires, 2 puntu
  3. Bergara Pneumatikoak, 2 puntu
  4. Xania Taberna, 2 puntu
  5. Baserri, 0 puntu
  6. Adahi Etxegi, 0 puntu
  7. Malape Taberna, 0 puntu
  8. Limpiezas Rueda, 0 puntu
  9. Baserri, 0 puntu

 

Hurrengo jardunaldia

  • Martxoak 7, 09:00: Garajes Garcia - Xania Taberna
  • Martxoak 7, 10:30: Limpiezas Rueda - Bar Marem
  • Martxoak 8, 09:00: Malape Taberna - Adahi Etxegi
  • Martxoak 8, 10:30: Kalaka Buenos Aires - Baserri
  • Atsedena: Bergara Pneumatikoak