F Ligako Eibar FT-k Sevillan partidu zaila izango du domekan

F Ligako Eibar FT-k Sevillan partidu zaila izango du domekan
2024/01/23 11:11
eta kitto!
Eibarrek Andaluziara bidaiatuko du hurrengo asteburuan, domek arratsaldean Sevillaren aurka jokatzeko 18:00etatik aurrera. Atzo Anexoan egin zuten entrenamenduaren ostean, gaurkoan atseden hartuko dute Yerai Martinek zuzentzen dituen jokalariak. Baina bihar, etzi eta etzidamu hiru saio osatuko dituzte, hirurak toki eta ordu berean: goizeko 11:45etik aurrera eta Unben. Zapatuan, bestalde, behin Sevillan egonda, bertako kirol-hirian entrenatuko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Domekako partidua, azkenik, 20:30ean hasiko da. Sevilla seigarren da sailkapenean eta Eibar FT-k baino 12 puntu gehiago ditu. Hala ere, eibartarrek azken aldian lortutako emaitzek ez dute baztertzen taldeak ezustea emateko aukera izan daitekeela.