F Ligako Eibarrek ez du punturik lortu Lezamako urteko lehen partiduan

F Ligako Eibarrek ez du punturik lortu Lezamako urteko lehen partiduan
2024/01/08 09:57
eta kitto!
Armaginek 2-0 galdu zuten-eta Lezaman Athletic-en aurka jokatutako partiduan. Euriak ez die gauzak erraz jarri eibartarrei urteko lehen partidan eta ezin izan dute puntuatu urteko lehen euskal derbi honetan.

Athletic-ek goiz sartu du partidako lehen gola, Nahikarik 11. minutuan markatuta. Baina Eibarrek lehiatzen eta lehiakideengana hurbiltzen jarraitu du, eta arriskua sortu du behin baino gehiagotan. Bigarren zatian oso lehiakorra izan da Eibar.

Aukera argi asko ez egon arren, arriskua sortu du, eta gertu egon da Andrea Alvarez gola sartzeko bukaera aldean, partidua amaitzeko ordu laurden bat bakarrik falta zenean.

Partiduaren azken zatian Camposek markatzeko aukera ere izan du. Eibartarrak indartsu hasi dute urtea, eta bizkaitarrak deseroso jarri dituzte, hamahirugarren jardunaldi honetan puntuatzerik izan ez duten arren.
Hurrengo astean atsedena izango dute, 21ean Valenciaren aurka jokatu aurretik.