F Ligako emakumezkoen taldea gaur hasiko da zapatuko Valentziako partidua prestatzen
2025/03/25
10:31
eta kitto!
Hiru entrenamendu ditu aurrean Yerai Martinek gidatzen duen taldeak zapatuan Valentziako Buñol Kirol Hirian bertako Levante UD-ren aurka jokatu beharreko partiduari begira. Azken hiru partiduak irabazi eta gero, eibartarrak sailkapeneko 8. postura igo dute. Gainera partidu horietan ez dute golik jaso eta, bakarrik 18 gol sartuta dagoeneko 30 puntu bildu dituzte. Gaurko lan-saioa Anexoan izango da, 11:00etan hasita; biharkoa Unben, 11:45etik aurrera; etzi atseden hartuko dute; eta etzidamu partiduaren aurreko azken entrenamendua egingo dute Anexoan, 10:30ean hasita.