F Ligako emakumezkoen taldeak zapatuan Espanyol hartuko du Ipuruan

Yerai Martinen taldeak hiru entrenamendu saio egingo ditu neurketa prestatzeko
F Ligako emakumezkoen taldeak zapatuan Espanyol hartuko du Ipuruan
2025/04/22 11:49
eta kitto!

Norgehiagoka hori prestatzeko hiru entrenamendu saio besterik ez zaizkio geratzen Yerai Martinen taldeari. Gaur 11:30ean Anexoan hasitakoari, bihar Unben 11:45etik aurrera egingo duten lan-saioa eta, egueneko atsedenaren ondoren, barixakuan 11:00etatik aurrera Anexoan burutuko dutena geratzuko zaizkie. RCD Espayolen aurkako partidua zapatu arratsaldean jokatuko dute Ipuruan, 17:00etan hasita. Hurrengo egunean, domekan, errekuperazio-saioa izango dute Anexoan zertxobait goizeago, 09:30etik aurrera.