F Ligako SD Eibar denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko da domekan
Asteburuan Madrid CFF-ren aurka galdu ondoren, neskek FC Badalona Women jasoko dute Ipuruan
2025/09/09
12:03
eta kitto!
Bi jardunalditan bi porrot jasan ondoren, F Ligan jokatzen duen SD Eibar taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du domekan, 14:00etan, FC Badalona Women taldearen aurka Ipuruan jokatuko duen partiduan.
Atzo atseden hartu ondoren, Iñaki Goikoetxearen gaur itzuli da entrenamenduetara eta, barixakuan kenduta, egunero entrenatuko du Areition. Kontrakorik adierazten ez bada, entrenamendu guztiak ateak itxita izango dira.
Asteko plana
- Martitzena: 12:00, Areitio
- Eguaztena: 11:30, Areitio
- Eguena: 12:00, Areitio
- Barixakua: Atsedena
- Zapatua: 11:30, Areitio
- Domeka: Partidua FC Badalona Women, Ipurua, 14:00