F Ligako SD Eibar-ek bitik bi garaipenekin hasi du denboraldi berria
Aurreko asteburuan Betisi irabazi zion bezala, garaitu zuen atzokoan SD Eibar-ek Valentzia Ipuruan. Partidu bietan, gainera, 2-0koa erakutsi zuen markagailuak neurketaren amaieran, horrek adierazten duen taldearen sendotasunarekin batera, 180 minutu baino gehiagotan Yerai Martinen aginduetara jokatzen dutenek golik ez baitute jaso.
Elba eta Monnecchiren golek talde armaginari garaipena eman diote. Lehenengo gola erlojuak laugarren minutua besterik markatzen ez zuenean lortu zuten eibartarrek. Ez da horregatik lehen zati erraza izan armaginentzat, eta minutu batzuk geroago Mirallesek eskuak atera behar izan ditu berdinketaren gola izan zitekeena gelditzeko.
Atsedenaldiaren ostean, bi taldeek ez dute abagune argirik izan. Emaitza itxita zegoela zirudienean iritsi da Monnecchiren gola, jokaldi bikain baten ostean, eta Andrea Alvarezekin bikain jokatuta.
Datorren asteburuan, armaginek Granadara bidaiatuko dute, aurreko denboraldian aurkari zuzena izan zen beste talde baten aurka jokatzeko, bisitari gisa denboraldiko lehen partiduan.