F Ligako SD Eibar-ek denboraldiko lehen porrota jaso du
F Ligan jokatzen duen SD Eibar-ek ezin izan zion bolada onari eutsi atzo, Ipuruan, Badalona Women taldearen aurka. Lehen partidan irabazi eta bigarrengoan Real Madrilen aurka etxetik kanpo berdindu ondoren, Iñaki Goikoetxearen taldeak itxaropentsu ekin zion atzoko lehiari, baina kataluniarrak 1-4 gailendu zitzaien.
Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, aukera gutxirekin, baina bigarrenean Badalonak min handia egin zion Eibarri. Uribek atsedenalditik itzuli berri zabaldu zuen markagailua, eta 63. eta 67. minutuetan 0-3 jarri ziren aurretik kanpokoak. Nerea Sanchezek aldea murrituz zuen, baina Paula Sanchezek 1-4 erabakigarria jarri zuen markagailuan.
Porrot horrekin, Eibar sailkapeneko 8. postuan dago, lau punturekin. Asteburu honetan denboraldiko lehen derbia jokatuko du igandean, 18:00etan, Athletic Club-en aurka, Ipuruan. Taldeak bihar atsedena hartuko du, baina hurrengo egunotan egunero entrenatuko da Areitioko kirol-hirian.