F Ligako SD Eibar-ek Huelvako Sporting azken sailkatua bisitatuko du

Partidua zapatuan jokatuko da, 16:00etan, Antonio Toledo Sanchez zelaian
F Ligako SD Eibar-ek Huelvako Sporting azken sailkatua bisitatuko du
2024/04/16 10:22
eta kitto!

Aurreko zapatuan Ipuruan Sevillari 3-0 irabazita, Yerai Martinen taldeak beste aurreapauso bikaina eman zuen mailari eusteko borrokan, taldeak azken jardunaldiotan izandako hobekuntza kasualitatea ez dela erakutsiz. Levante eta Atletico de Madrid talde indartsuekin berdindu eta Madrid taldeari bere etxean irabazteko gai izan ondoren, beste partidu bikain bat egin zuten eibartarrek. 
Huelvako Antonio Toledo Sanchez zelaian jokatuko du SD Eibar-ek zapatuan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den neurketan.

Aurkaria, Huelvako Sporting, azkena izanda ere, ez da aurkari erraza izango, aurreko jardunaldian erakutsi zuen bezala, Donostian Realarekin berdindu zuen norgehiagokan. Partidu prestatzeko, eibartarrek lau lan-saio izango dituzte: gaur 11:00etan Anexoan, bihar 11:45ean Unben, etzi 10:30ean Atxabalpen eta azkena, partiduaren bezperan, barixakuan, Anexoan (azken hori arratsaldez izango da, 15:30etik aurrera).