F Ligako SD Eibar-ek Levante UD hartuko du domeka eguerdian Ipuruan

Andoni Perezen taldeak lau entrenamendu egingo ditu aste honetan
F Ligako SD Eibar-ek Levante UD hartuko du domeka eguerdian Ipuruan
2024/02/13 16:21
eta kitto!

Lau lan-saio izango ditu Andoni Perezen taldeak domeka eguerdian Ipuruan jokatuko duen partidua prestatzeko. F Ligako 18. jardunaldiko neurketa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta aipatutako lan-saioak honakoak izango dira:

  • Gaur, martitzena, 10:30etik aurrera Anexoan.
  • Bihar, eguaztena, 11:45ean hasita Unben.
  • Etzi, eguena, toki berean baina ordu laurden aurreragotik hasita, hau da, 11:30etan.
  • Barixakuan atseden hartuko dute.
  • Zapatuko lan-saioa, azkenik, Anexoan egingo dute, 12:15etik aurrera.