F Ligako SD Eibar-ek Valentzian jokatuko du zapatuan
Bi atseden egun izan ditu hurrengo denboraldian Lehen Mailan jokatzen jarraituko duen taldeak
2025/04/29
13:35
eta kitto!
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak, bi atseden egun pasatu ondoren, gaur 11:30ean hasi du lan-saioa Anexoan zapatuan Valentzian jokatu beharreko partiduari begira. Bihar beste entrenamendu bat izango du, kasu horretan Unben eta 11:45ean hasita. Etzi atseden hartuko dute, eta barixakuan Anexoan 10:30ean hasiko dute partiduaren aurreko azken lan-saioa; horren ondoren, Valentziara bidaiatuko dute.