F Ligako SD Eibar-ek zapatuan amaituko du denboraldia

Eibartarrek Granada CF izango dute aurkari partidu horretan
F Ligako SD Eibar-ek zapatuan amaituko du denboraldia
2024/06/11 10:46
eta kitto!

Hiru lan-saio izango ditu Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak zapatu eguerdian, 12:00etan hasita, Ipuruan jokatuko duen Ligako azken partidua prestatzeko. Eibartarrek Granada CF izango dute aurkari partidu horretan, andaluziarrentzat tartean dauden puntuak baliagarriak izan daitezkeen puntuak jokoan direla.

Denboraldi bikaina burutu duten eibartarrek bihar 11:00etan ekingo diote lanari Unben, etzi ordu laurden lehenago hasiko dute saioa toki berean, eta etzidamu beste ordu laurden aurreratuko dute lan-saioa, 10:30ean hasteko, orduko horretan Anexoan.