F Ligako SD Eibar gaur hasi da urteko azken derbia prestatzen

Yerai Martinen taldeak Realaren aurka jokatuko du barixaku eguerdian
F Ligako SD Eibar gaur hasi da urteko azken derbia prestatzen
2025/04/15 13:06
eta kitto!

Yerai Martinen taldeak barixakuan, Ostiral Santuan, jokatuko du Zubietan, eguerdiko 12:00etan hasita, hurrengo jardunaldiko partidua Realaren aurka. Hiriburuko taldea ez dabil ondo azken aldian eta, dagoeneko, hamar partidu osatu ditu garaipenek gabe; gaur goizean jakinarazi dute, gainera, Donostiako taldearen entranaztaileak ez duela jarraituko hurrengo denboraldian. Talde bien artean puntu bakararren aldea besterik ez dago une honetan eta eibartarrek beste ezuste bat emateko asmoarekin zelairatuko dira.

Gaurko lan-saioa 11:15ean hasi dute Anexoan, bihar Unben egingo dute entrenamendua, 11:45ean hasita, eta etziko partiduaren aurreko azken lan-saiorako Anexora bueltatuko dira, 10:30etik aurrera bertan jarduteko. Behin barixakuan partidua jokatuta, zapatu goizean, 09:30ean hasita, beste entrenamendu bat burutuko dute Anexoan.