F Ligako SD Eibar gaur hasiko da Levante Badalonaren aurkako partidua prestatzen
Domeka arratsaldean hartuko du Valentziako taldea
2025/03/11
12:12
eta kitto!
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak, Galiziatik garaipenarekin bueltatu ondoren, gaur hasiko ditu aste honetako entrenamenduak. Domekan arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ipuruan hartuko duen Levante Badalonaren partidua prestatzeko lau lan-saio izango dituzte guztira: gaurkoa Anexoan izango da, 10:30ean; bihar ordu berean Atxabalpen izango dute entrenamendua; etzi Unbera joango dira, bertan 11:45ean hasteko; eta, barixakuko atsedenaldiaren ondoren, zapatuan 10:00etatik aurrera Anexoan egingo dute partiduaren aurreko azken lan-saioa.