F Ligako SD Eibar gaur hasiko da Levanteren aurkakoa prestatzen

Ipuruako anexoan egingo dute gaurko saio Yerai Martinen neskek
F Ligako SD Eibar gaur hasiko da Levanteren aurkakoa prestatzen
2024/09/24 10:13
eta kitto!

Zapatuan Granadaren aurka galdu ondoren, Yerai Martinen taldeak etxean lehiatuko du berriro, beti ere Ipuruan orain arte izandako sentsazioei jarraipena emateko asmoarekin. Hurrengo zapatu eguerdian, 12:00etan hasita, Levante UD izango dute aurkari Yerai Martinek prestatzen dituztenek eta, horretarako, gaur hasiko dira lan-saioekin.

Anexoan 10:45etik aurrera izango dute lehen saio hori; bihar 11:00etan hasiko dira, non oraindik konfirmatzeko badago ere; eta etzi eta etzidamuko entrenamenduak Unben izango dira, lehenengoa 11:45ean eta bigarrena 11:00etan. Behin zapatu eguerdian F Ligako laugarren jardunaldiko partidua jokatu eta gero, hurrengo egunean, domekan, lan-saioa izango dute goizeko 10:00etan.