F Ligako SD Eibar historiako bere denboraldi onena dihardu egiten
Etxetik kanpo jokatutako azken zortzi partiduetan, jokoan zeuden 24 puntutik Yerai Martinek gidatzen duen taldeak 20 bereganatu ditu, eta hiru gol baino ez ditu jaso. Denboraldi honetan orain arte jokatutako 24 partiduetatik ia erdietan, horietatik 11tan, taldeak ez du golik jaso. Horrek dakar, esaterako, zapatu honetakoa kenduta (1-2 irabazi zion Levanteri) azken aldiko beste sei garaipenak gol bakarra sartuta eskuratzea. Arlo horretan, Atletico de Madrid kenduta, porteria hutsean partidu gehien amaitu duen taldea da eibartarrena, FC Barcelona edo Real Madrid CF taldeen aurretik.
Bigarren itzulia bakarrik kontuan hartuta, SD Eibar sailkapenean laugarren postuan egongo litzateke. F Ligako Yerai Martinen taldeak sorpresak eman besterik ez du egin azken aldian, hain garrantzitsu eta historikoak diren Real Madriden aurka (0-1 Di Stéfanon) edo Athletic Cluben aurka Lezaman lortutakoa.
Sei jardunaldi besterik ez dira geratzen F Liga amaitzeko, eta eibartarrek honako aurkariak izango dituzte: Real Madrid, RCD Espanyol eta Atletico de Madrid Ipuruan, eta Real Sociedad, Valencia eta Sevilla etxetik kanpo.