F Ligako SD Eibar lanera itzuliko da bihar 2026/27 denboraldia prestatzen hasteko
Atzo eta gaur proba medikuak egin ondoren, bihar hasiko du aurredenboraldia F Ligan jokatuko duen SD Eibar-ek. Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak 10:45ean du zita, Areitioko kirol-hirian; eta hurrengo bi egunetan ere ordu eta toki berean entrenatuko da, asteburuan atseden hartzeko.
SD Eibar-ek RCD Espanyol-en aurka hasiko du F Ligako 20276/27 denboraldia, Ipuruan, abuztuaren 30ean, eta prestatzeko, honako partidak jokatuko ditu aurredenboraldian:
- Abuztuak 1, larunbata: Toulouse FC – SD Eibar
- Abuztuak 5, asteazkena: SD Eibar – Atlético de Madrid B
- Abuztuak 8, larunbata: SD Eibar – Madrid CFF
- Abuztuak 16, igandea: Real Sociedad - SD Eibar
- Abuztuak 19 – 20: EH Kopa – Athletic Club, Deportivo Alaves eta SD Eibar
Aldaketak taldean
Esan bezala, Goikoetxeak jarraituko du entrenatzaile lanetan, baina jokalari aldaketa nabarmenak egon dira taldean. Batetik, Ane Etxezarreta, Malen Uranga, Amaia Iribarren, Emma Moreno, Eunate Astralaga, Garazi Facilla, Patri Ojeda, Marta López de Guereñu, Laura Camino, Iara Acosta, Opah Clement eta Arene Altonaga taldetik joan dira; eta hauek izan dira etorri direnak: Samara Ortiz, Noe Fernández, Nerea Sánchez, Nahia Azpiazu, Thirsa de Mesteer, Aitana Zumarraga, Anna Wellmann eta Ángeles del Álamo.
Mailari eusteko helburuan ekingo dio denboraldiari SD Eibar-ek eta oraindik fitxaketa gehiago egin beharko ditu taldea osatzeko, momentuz 19 jokalari besterik ez dituelako.