F Ligako SD Eibar taldea Madrilen bueltatuko da ligara zapatuan

Madrid CFF izango dute arerio 16:30etik aurrera
F Ligako SD Eibar taldea Madrilen bueltatuko da ligara zapatuan
2024/03/05 14:00
eta kitto!

Hiru entrenamendu-saio geratzen zaizkio Yerai Martinek gidatzen duen taldeari zapatuan Fernando Torres Estadioan jokatuko den partidua prestatzeko. Bi asteburutan Liga geratuta egon ondoren, selekzioen arteko partiduak tartean zirelako, lehiaketara itzultze honetan partidu zaila izango dute eibartarrek, Madrid CFF talde indartsua bisitatuko dutelako. Partidua 16:30ean hasiko da eta taldea bezperan, barixakuan, bidaiatuko da bertara.

Aurretik, egun berean egingo du azken lan-saioa Anexoan, 09:30ean hasita. Gaur eta biharko saioak, bestalde, Unben izango dira: gaur 13:30ean eta bihar 11:45ean. Partidua jokatu ondorengo lan-saioa izango dute domekan, Anexoan, 11:15ean hasita.