F Ligako SD Eibar taldeak bi asteko atsedena du Levanterekin berdindu eta gero

Oso berdinketa garrantzitsua lortu zuten Yerai Martinek gidatzen dituen neskek
F Ligako SD Eibar taldeak bi asteko atsedena du Levanterekin berdindu eta gero
2024/02/20 11:53
eta kitto!

Ligako partidurik gabeko bi aste ditu aurretik emakumeen lehen taldeak eta, hori dela-eta, lau eguneko atsedenaldia izango dute aste honetan, domeka eguerdian Levanteren aurka berdindu eta gero. Horrela, Yerai Martinek gidatzen duen taldeak puntu garrantzitsua lortu zuen Ipuruan Levante UD-ren aurka.

Bigarren berdinketa jarraian SD Eibar-entzat, oraingoan Levante UD indartsu baten aurka, justu Bartzelona handiaren kontra banako berdinketa lortu zuen taldearen aurka. Lehen ordu erdi hori eta gero, armaginak granotak deseroso sentiarazten hasi ziren eta, haien presioaz gain, atsedenaldira markagailua hutsean zela joan ziren. Bigarren zatian ere Levantek golaren bila jarraitu zuen, baina armaginen defentsa-hesiarekin egin zuten topo behin eta berriro, gola sartzeko aukera garbirik gabe. Azkeneko minutuetan, Camposek gola sartu zuen, baina arbitroak jokoz kanpotzat jo zuen jokaldia.