F Ligako SD Eibar taldeak puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan zapatuan Ipuruan

F Ligako SD Eibar taldeak puntu garrantzitsuak izango ditu jokoan zapatuan Ipuruan
2023/11/14 12:27
eta kitto!
Yerai Martinek prestatzen duen taldeak sailkapeneko azkena hartuko du datorren zapatuan Ipuruan, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Ligako 9. jardunaldiaren barruan. Jakinda liga amaieran bi izango direla maila galduko dutenak, talde armaginak une honetan bere atzetik bakarrik bi dituenez, Villarreal eta Sporting de Huelva azken sailkatua, Huelvako taldeari irabazteak oxigenoa emango zion sailkapenean aurrera egiteko. Partidu hori prestatzeko, atzo izan zuten atseden egunaren ondoren, gaur lan-saioa hasi dute 10:45ean Anexoan eta beste hiru izango dituzte hurrengo egunotan: bihar saioa Atxabalpera aldatuko dute, 15:00etan hasita, eta etzi eta etzidamu Unben egingo ditu, 10:45ean eta 11:45ean hurrenez hurren. Partiduaren ondoren, domekan izango dute hurrengo lan-saioa, 12:00etan Anexoan.