F Ligako SD Eibarko hiru jokalarik euren selekzioekin jokatuko dute

Alena Peckova Txekiar Errepublikarekin, Margherita Monnecchi Italiarekin eta Eunate Astralaga Espainiarekin arituko dira
F Ligako SD Eibarko hiru jokalarik euren selekzioekin jokatuko dute
2024/10/22 10:17
eta kitto!

F Ligako jardunaldirik ez da izango hurrengo asteburuan, tartean selekzioen arteko partiduak jokatu behar dituztelako. Tarte horretan, dena dela, Yerai Martinen taldeko hiru jokalari euren selekzioarekin arituko dira: Alena Peckova Txekiar Errepublikako selekzio absolutuarekin lehiatuko du, Bielorrusiaren aurkako joaneko eta itzulerako partiduetan: hilaren 25ean eta 29an izango dira partidu horiek, Suitzan uztailean jokatuko den hurrengo Eurokoparako baliogarri.

Selekzioekin izango diren beste bi jokalariak 23 urtetik azpikoekin jokatuko dute. Gainera, batek bestearen aurka egingo du, nahiz eta lagunarteko norgehiagoka izan. Hilaren 24an, eguenean, izango dira aurrez aurre Madrilgo Las Rozasen: Astralaga atezaina Espainiako selekzioarekin eta Margherita Monnecchi aurrelaria Italiakoarekin. Azken honek, gainera, hurrengo egunean beste partidu bat ere izango du zain, Florentzian Alemaniaren aurka jokatu beharrekoa.