F Ligako SD Eibarrek gehiago merezi izan zuen Bartzelonan, azkenean berdintzeko

F Ligako SD Eibarrek gehiago merezi izan zuen Bartzelonan, azkenean berdintzeko
2024/02/12 16:05
eta kitto!
Puntu garrantzitsua eskuratu zuen Yeri Martinek zuzentzen duen taldeak Levante Las Planasen kontra jokatutako partiduan. Ane Camposen gol goiztiar bat berdindu zute kataluniarrek partiduaren amaieran falta baten bidez. Lehenengo zatian armaginak hobeak izan ziren; atsedenalditik bueltan, etxekoek gehiago bilatu zuten berdinketa hori. Honoka eta Yasmin-en (Levante las Planas) aurkako kolpe txar baten ondoren, jokoa gelditu da eta bigarrengoa zelaitik eraman behar izan zuten. Partidua dexente luzatu zen horregatik eta, bueltan, etxekoek faltaz lortu zuten gola, markagailua berdinduz. Behin luzapenean sartuta, Arene eta Campos gola sartzen saiatu ziren, baina biak atariaren goiko partetik desbideratuta joan ziren.