F Ligako SD Eibarrek Ipuruako azken partidua jokatuko du domekan

Atletico de Madrid indartsua izango da eibartarren arerioa
F Ligako SD Eibarrek Ipuruako azken partidua jokatuko du domekan
2025/05/06 12:54
eta kitto!

Yerai Martinek gidatzen duen taldeak Atletico de Madrid indartsua hartuko du Ipuruan domeka eguerdian, 12:00etan hasiko den norgehiagokan. Bartzelona eta Real Madriden atzetik, sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Espainiako hiriburuko taldea aurkari zaila izango da armaginentzat, azken hauek etxean jokatuko duten azken partiduan. Norgehiagoka prestatzeko, SD Eibarreko talde nagusiak lau lan-saio izango ditu, gaurkoarekin hasita: gaur eta bihar Anexoan burutuko dituzte horiek, 11:00etan hasita; etzi Unben egingo dute entrenamendua, 11:45etik aurrera; eta barixakuan beste atsedenaldi bat hartu ondoren, partiduaren aurreko zapatuko azken lan-saiorako Anexora bueltatuko dira, bertan 10:30ean lanean hasteko.