F Ligako taldearekin argazkia ateratzeko aukera izango da biharko partiduan

Eibarrek Granadaren aurka jokatuko du bihar
F Ligako taldearekin argazkia ateratzeko aukera izango da biharko partiduan
2024/06/14 12:30
eta kitto!

Interesa duten zaletuek hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute "Zaleak" atalean Granada FC-ren aurka zapatuan jokatuko den partiduan. 3 eta 12 urte tarteko zaletuek aukera izango dute emakumezkoen lehen taldeko hasierako hamaikakoarekin argazkia atera ahal izateko; horretarako, interesatuek SD Eibarko web-orriko "Zaletuak" atalean agertzen den galdetegia osatu beharko dute.

Izena ondo ematen duten umeen artean izen-emate ordena errespetatuko da eskakizun guztiak prozesatu ezin badira. Ondoren konbokatu egingo zaie, jakin dezaten zein den argazkia egiteko prozesua. Partiduaren egunean, esan zaien egun eta orduan egon beharko dute prest eta e-mail bidez jasotako onarpen agiria erakutsi beharko dute inprimatuta. Ondoren, klubeko langile batek haurrak eramango ditu argazkia ateratzera, gutxienez klubaren kamiseta ofiziala eraman beharko dute, eta haurrekin doazenek kanpoan itxaron beharko dute bitartean. Behin amaituta, klubeko langileak umeak bueltatuko dizkie pertsona horiei. Astebete baino lehen, klubak e-mail bidez bidaliko dizkie ateratako argazkiak interesatuei, doan.