F Ligako taldearekin argazkia ateratzeko aukera izango da domekan
Etxeko txikiek domekan SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeko hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute, eguerdiko 12:00etan Athletic-en aurkako derbia jokatuko dela aprobetxatuz. Parte hartu nahi duenak sdeibar.com orriko "Zaleak" atalean izena eman ahal du. 3 eta 12 urte tarteko zaletuek dira aukera hori izango dutenak. Horretarako, interesatuek gure web-orriko "Zaletuak" atalean agertzen den galdetegia osatu beharko dute. Izena ondo ematen duten umeen artean izen-emate ordena errespetatuko da, eskakizun guztiak prozesatu ezin badira. Ondoren, konbokatu egingo zaie izena eman eta hurrengo egunetan, jakin dezaten zein den argazkia egiteko prozesua.
Partiduaren egunean, esan zaien egun eta orduan egon beharko dute prest eta e-mail bidez jasotako onarpen agiria erakutsi beharko dute inprimatuta. Ondoren, klubeko langile batek haurrak eramango ditu argazkia ateratzera, zeintzuk gutxienez klubaren kamiseta ofiziala eraman beharko duten, eta haurrekin doazenek kanpoan itxaron beharko dute bitartean.
Handik zazpi egun baino lehen, klubak e-mail bidez bidaliko dizkie ateratako argazkiak interesatuei, doan.