F Ligako Villarreal-Eibar partidurako bi lan-saio geratzen zaizkie eibartarrei
Emakumezkoen taldeak barixakuan jokatuko du Mini Estadin, 18:30ean
2024/05/07
12:01
eta kitto!
Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak eguenean bidaiatuko du Levante aldera, bertan barixakuan, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Mini Estadin Villarreal CF taldearen aurkako partidua jokatzeko.
Horrela, gaurko atsedenaren ondoren, bihar eta etzi lan-saio bana izango dituzte: biharkoa 11:45ean hasiko dute Unben, eta eguenekoa ordu erdi lehenago hasiko dute, 11:15ean, Anexoan.
Bidaiaren bueltan, FC Barcelonaren aurka maiatzaren 14an jokatuko duten neurketa prestatzeko entrenamenduekin hasiko dira, domekan bertan Anexoan 10:15etik aurrera egingo duten lan-saioarekin.