F Ligan arituko den Eibar KE-k sei partidu jokatuko ditu aurredenboraldian
Yerai Martinen talde teknikoa zein izango den zehaztu dute dagoeneko
2024/07/08
18:19
eta kitto!
Eibar KE hilaren 18an itzuliko da lanera 2024/25 denboraldia prestatzen hasteko. Emakumezkoen taldeak sei neurketa jokatuko ditu aurredenboraldian eta F Liga noiz hasiko den zain dago, oraindik ez dutelako zehaztu. "Irailean hastea espero da", diote talde armaginetik.
Hauek izango dira talde armaginak aurredenboraldian jokatuko dituen partiduak:
Talde teknikoa definituta
Datorren denboraldian Yerai Martinek jarraituko du taldearen buruan eta honakoa izango da bere talde teknikoa:
- Entrenatzailea: Yerai Martin
- Bigarren entrenatzailea: Mikel Álvaro
- Atezainen entrenatzailea: Xabier Maguregi
- Prestatzaile fisikoa: Miguel Valdés
- Fisioterapeuta eta berregokitzaileak: Leire Ezkerro, Maider Unanue
- Analista: Borja de Andrés
- Nutrizionista: Amaia Fernández
- Zerbitzu medikoen burua: Honorio Martínez
- Delegatua: Juan Araujo