Familian euskaraz gozatzeko moduko jolasak eta liburu-gomendioak biltzen dituen gida kaleratu dute

Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Liburutegiak prestatu dute eta Interneten eskuratu daiteke.
Familian euskaraz gozatzeko moduko jolasak eta liburu-gomendioak biltzen dituen gida kaleratu dute
2025/07/15 18:14
eta kitto!

Udako oporrak gerturatzen ari direnez, Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak Gozatu udako oporretan irakurtzen eta jolasean gida sortu dute, beste urte batzuetan egin duten bezala. Gida horretan familian gozatzeko jolasak eta liburuak daude jasota. Adierazi dutenez, “oporretan eguraldi onaz jolasean gozatzeko denbora gehiago daukagunez, ondo pasatu bitartean ikasteko momentu egokia da. Gainera, jasota dauden baliabideekin, euskara indartzeko aukera ere izango dute familiek”. Gida HH eta LHko seme-alabak dituzten familia guztiei helarazi zaie, ikastetxeen laguntzari esker.