Familian euskaraz ondo pasatzeko gida prestatu dute Aste Santurako
2021/03/24
15:06
eta kitto!
Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta liburuen bilduma prestatu eta gida batean bildu dute, Aste Santuko oporren atarian. Gida hori Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietara eramango dute, familien artean banatu dezaten. Besteak beste, umeen euskararen erabilera areagotzeko gurasoentzako gomendioak, umeentzako liburu gomendatuak eta jolasak bildu dituzte gida horretan. Ekimenaren arduradunek diotenez, “opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko une egokia da”.