Faxismoaren aurkako eguneko egitaraua argitaratu dute
Eibarko asanblada antifaxista sortu dute. Sare sozialetan zabaldu dutenez, azken boladan kaleetan, sare sozialetan eta erakundeetan hedatzen ari diren ideia zein jarrera erreakzionarioak, matxistak zein arrazisten aurrean erantzuteko helburua du asanbladak. Modu berean, gure gizartean -eta bereziki gazteen artean- hedatzen ari den ikuspegi arrazista, matxista, homofobikoa, klasista eta euskarafoboarekiko kezka azaldu dute.
Ideia hauek normalizatu ezin direla sinetsirik, herritarren artean faxismoaren aurkako kontzientzia hedatu eta erantzun antolatu bat egiteko sortu da Eibarko Asanblada Antifaxista. Lehen ekintza gisa, egitaraua antolatu dute abenduaren 20an (zapatua) Eibarko Gaztetxean.
Egitaraua:
-
11:00 - “Faxismoa eta gorakada erreakzionarioa” hitzaldia (Kultun)
-
12:30 - Pintxo-pote girotua
-
14:30 - Bazkaria (Eibarko gaztetxean) + akustikoa
-
18:00 - Umore bakarrizketak (Markel Ramos eta Manex Astigarraga - Zaizoi tabernan)
-
21:00 - Kontzertuak (Hankaz gora eta Mirotz - Eibarko gaztetxean) + DJ-ak (dj.puts eta glls_musik)
Oharrak:
-
Bazkarian izena emateko asanbladaren instagram kontuan abisatu edo eibarantifaxista@gmail.com helbidera idatzi behar da.
-
Kontzertuak ikusteko bost euro ordaindu beharko da.