FC Barcelona Europako txapelduna eta F Ligako liderra bihar Ipuruan

Kataluniako taldeak Championseko finala jokatu beharko du asteburuan, eta horregatik aurreratu dute partidua
FC Barcelona Europako txapelduna eta F Ligako liderra bihar Ipuruan
2024/05/13 10:45
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak partidu zaila izango du bihar, FC Barcelona ahalguztiduna aurkari izango baitu Ipuruan 18:00etan hasiko den neurketan. Kataluniako taldeak Championseko finala jokatu beharko du asteburuan, eta horregatik aurreratu dute partidua.

Sarrerak salgai daude Orsaixanen ohiko ordutegian eta, gainera, ordubete lehenagotik erosi ahalko dira 14. leihatilan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euroko prezioa dute helduentzat, eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatu txartelarekin sartu ahalko da ere, beti txartel fisikoa erakutsita.

Bestalde, etxeko txikienek argazkia ateratzeko aukera izango dute hasierako hamaikakoarekin, SD Eibarko web-ean dagoen galdetegia betez gero.