Felix Elkoroiribek jasoko du aurtengo ‘Txopitea eta Pakea’ saria
Felix Elkoroiribe eibartarrak jasoko du aurtengo ‘Txopitea eta Pakea’ saria zapatuan, 12:00etan, Eibarko Udaletxeko pleno aretoan egingo den ekitaldian. Omenaldia irekia izango da, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Sari honen bidez, Udalak Elkoroiriberen ibilbide pertsonal eta profesionala aitortu nahi du, baita Eibarrekiko eta bertako herritarrekiko izan duen konpromiso iraunkorra ere. Ekitaldian, lan egiteko modu diskretua, bizikidetzan oinarritua eta guztion onura helburu izan duena nabarmenduko da.
‘Txopitea eta Pake’ saria —Jorge Oteizaren eskultura enblematikoaren erreplika txiki bat— Eibarrek bere herritar edo elkarte garrantzitsuei ematen dien aitortzarik handiena da. Dedikazioa, esfortzua eta herriarekiko konpromisoa bezalako balioak saritzeko sortu zen.
Felix Elkoroiribe 1946an jaio zen Arragueta zeharkalean. Ingeniaria eta matematikazalea izanik, irakasle lanetan aritu zen urte luzez, eta bere lan-ibilbidearen zatirik handiena Eibarko Udalean egin zuen, Zerbitzu Saileko zuzendari tekniko izatera iritsiz. Gaur egun ere, herriaren ezagutza sakonagatik nabarmentzen da.
Erretiratu ondoren, Elkoroiribek aktiboki jarraitu du Eibarko bizitza sozial eta asoziatiboan parte hartzen. Bereziki, Untzaga Zentro Sozialean egindako lana azpimarratu dute, non hamabi urtez presidente izan zen eta modernizazio-prozesu garrantzitsua bultzatu zuen. Horrez gain, pertsona nagusien mugimenduan, herri-kulturan, koru-kantuan eta Eibarko Klub Deportiboaren defentsan ere jardun izan du.
Ekitaldia zapatuan egingo da, eguerdian, udaletxeko pleno aretoan, eta herritar guztiei irekita egongo da.