Felix Mugurutzak euskal usadioen inguruan jardungo du otsailaren 16an
2021/02/03
11:15
eta kitto!
Ikerlari laudioarrak euskal ohituren jatorria izango du hizpide ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen hitzaldian. “Orain dela hamarkada batzuk arte, oso harreman estua genuen euskaldunok naturarekin; haren menpe bizi ginen, berak hautatzen zuelako gure biziraupenerako ala heriotzarako patua”, dio Mugurutzak. Izaki kulturalak garen neurrian, historiaren uneren batean, eta naturaren erabakian eragiteko, hainbat neurri artikulatzen hasi ginela dio adituak, eta horrela sortu omen ziren erritu, sinesmen eta ohiturak. “Negua zen, bestalde, bizirik irauteko urtaro zailena. Horregatik da negua erritu gehien praktikatzen zen sasoia. Horiei buruz jardungo dut hitzaldian, arimen gaua, solstizioa, aratosteak… hobeki ezagutzeko eta barren-barrendik berriz sentitzeko”. Hitzaldia Arrate Kultur Elkartean izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Segurtasun-neurriak zaintze aldera aforoa mugatua egongo da eta beraz aldez aurretik eman beharko da izena 943200918 telefonora deituta.