Fernando Atxak eraman du Euskeraz Primeran! ekimenean zozketatutako saria

Fernando Atxak eraman du Euskeraz Primeran! ekimenean zozketatutako saria
2022/07/22 eta kitto!
Gaur 20:00etan amaituko den udako merkealdien azokan egon da parte hartzen …eta kitto! Euskara Elkartea, euskeraren erabilera areagotzea helburu duen Euskeraz Primeran! kanpainarekin.  Erosketak egiterakoan ere euskeraz egitera animatzeko asmoz, joko erraz batean parte hartzera gonbidatu dute jendea eta, trukean, poltsa bat oparitu diete. Hiru egun hauetan parte hartu duten guztien artean Eibar Merkataritza Gune Irekiak eman duen 100 euroko erosketa-txartela zozketatu dute gaur eguerdian eta irabazlea FERNANDO ATXA izan da. Irabazleak datozen egunotan udako merkealdien azokan parte hartu duten dendetan gastatzeko aukera izango du. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!