Fernando Beorlegiren lanak biltzen dituen erakusketa bisitatu daiteke Durangoko Arte eta Historia Museoan

Ekainaren 1era arte ikusgai egongo den erakusketarekin batera, bisita gidatuak eskainiko dituzte, dohainik.
Fernando Beorlegiren lanak biltzen dituen erakusketa bisitatu daiteke Durangoko Arte eta Historia Museoan
2025/04/22 17:49
eta kitto!

Fernando Beorlegi artista eibartarrari eskainitako erakusketa bisitatu daiteke Durangoko Arte eta Historia Museoan (Etxezarreta jauregia. Sanagustinalde, 16). Ekainaren 1era arte egongo da ikusgai, astelehenetik barixakura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta, domeketan, 11:00etatik 14:00etara. Erakusketarekin batera, bisita gidatuak ere antolatu dituzte: apirilaren 29an eta maiatzaren 7an eta 24an izango dira, euskaraz zein gazteleraz eskainiko dituzte, eta hainbat ordutegi daude aukeran. Bisitak dohainik dira, baina aurretik izena eman beharra dago. Eta maiatzaren 15ean El universo Beorlegui. Arquitecturas afectivas y genealogías fabulosas izenburuko hitzaldia emango du Ander Lopez Perezek, 19:00etan (gazteleraz izango da). Informazio zehatzagoa kontsultatzeko zein izena emateko  Museoaren webgunera jo daiteke.