Fernando Romay-ren hitzaldiarekin amaituko da Armeria Eskolako Elkartearen Batzarra
2021/03/23
07:04
eta kitto!
Martxoaren 26an egingo du Armeria Eskolako Elkarteak 2021eko Batzar Orokorra, 12:00etan eta formatu digitalean. Aurtengo batzarra berezia izango da eta, azaldu dutenez, lehen zatia bazkideei zuzenduta egongo da: “Izan ere, proiektuak aurkezteaz gain, barruko beste gai batzuk jorratuko dira, Lehendakaritza berritzea edota Estatutuen egokitzapena, besteak beste. Hala ere, bigarren zatia irekia izango da, enpresen arteko lankidetza bultzatzeko aukera baliatu nahi da eta”. Horretarako, enpresen arteko parte-hartze dinamika antolatu dute: "Industria-eraldaketaren erronkari aurre egiteko talentu-premiei begira” izenburukoa, Marisa Arriola eta Natividad Garciaren lankidetzarekin. Ekitaldia Fernando Romay saskibaloi jokalari ohiaren eskutik amaituko da, “El valor de la diferencia” hitzaldiarekin.
Enpresa-dinamikan zein hitzaldian interesa duen edozeinek har dezake parte. Informazio gehiagorako edo antolatutako ekitaldian parte hartzeko, 633 90 93 88 telefonora deitu edota elkartea@armeriaeskola.eus helbidera mezua bidali daiteke.