Ferrol - SD Eibar partidurako sarrerak salgai gaurtik Orsaixanen
Beñat San Joseren taldeak zapatuan jokatuko du Galizian
2025/03/11
12:07
eta kitto!
Gaurtik salgai daude Hypermotion Ligako 31. jardunaldiari dagokion Racing de Ferrol eta SD Eibar taldeen arteko partidurako sarrerak. Galiziatik bidalitako sarrera horiek 20 eurotan saltzen dira eta eskuratzeko epea etzi amaituko da, eguerdiko 13:30ean. Orsaixanera joan barik ere eskuratu daitezke, socios@sdeibar.com helbidera bidalita, sarrerak formato digitalean baitaude, horrek ahalbidetuz prozesua online egitea. Eguen eta barixaku artean bidaliko dituzte Ferroleko Racingetik sarrera horiek.