Fibrosi kistikoari eskainitako xake-jardunaldia
2013/09/30
00:00
eta kitto!
Zapatuan (hilaren 28an) goiz osoa bete zuen xakearen inguruko jardunaldi bereziak Untzagan. Gaixotasun "arrarotzat" hartzen den fibrosi kistikoa jendearen artean ezagutzera emateko asmoz antolatu zuten jardunaldia Arnasa Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Klub Deportiboak, beste hainbat hiritan egindakoaren bidetik eta bertan nazioarte mailan xake-maixua den Diego Del Rey argentinarrak 25 partida jokatu zituen aldi berean Untzagara gerturatu ziren xakelarien kontra. Xake partidetan, besteak beste, Eibar Kirol Elkarteko, Eibar Eskubaloiko, Cielito Musika Bandako eta Ikasten-eko ordezkariek jardun zuten xake eskolako, Deporreko eta Ermutarrak Xake Taldeko xakelariekin batera.