Finalista Eguneko domina banaketarekin itxiera borobila eman diote ikasturteari

Aurtengo ikasturtean, 70 lagunek hartu dute parte batazbeste txangoetan
Finalista Eguneko domina banaketarekin itxiera borobila eman diote ikasturteari
2025/06/10 12:23
eta kitto!

Aurreko domekan Arraten ospatutako Eibarko Finalista Egunarekin amaitu zuten Deporreko mendi batzordekoek 2024-2025 ikasturteko Haurren Mendi Irteerak.

Guztira 78 haur izan ziren domina jaso zutenak, ikasturtean zehar bost mendi irteera edo gehiagotan parte hartzeagatik. Deporretik oinez abiatuta, GRan gora Santakurutzen hamarretakoa egin eta, Usartzatik Pagolako gaina gaindituta, Arratera jaitsi ziren, jai giroan eta familia eta lagunen animoekin domina banaketa ekitaldia eta hamaiketakoa egiteko.

Aurtengo ikasturtea arrakastatsua izan da oso, 70 izan baitira, batazbeste, txangoetan partu hartu duten haurren kopurua, aurreko edizioetako partaidaidetza nabarmen igota.