Flotillaren aurkako erasoaldia salatzeko mobilizazioa egingo da gaur arratsaldean
Israelek flotillako hainbat itsasontzi atzeman ditu, Gazara heltzear zeudenean
2025/10/02
09:08
eta kitto!
Israelgo armadak Gazara bidean dagoen Global Sumud Flotillako hogei bat itsasontzi atzeman eta bertako kideak atxilotu ditu. Ontzidiko hainbat itsasontzik nabigatzen jarraitzen dute setiopean dagoen zerrendarantz eta batzuek, Mikeno itsasontziak adibidez, gertu du kostaldea.
Israelen erasoaren ondorioz, munduko hainbat tokitan elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dira, baita Eibarren ere. Horrela, gaur, urriak 2, 19:00etan, Unzagan elkartzeko deia egin dute gertatutako salatzeko eta flotillari eta Palestinako herriari babesa emateko.