Flysch-a izan zuten protagonista ikasturteko haurren hirugarren mendi irteeran
Guztira 56 haur animatu ziren, hainbat gurasok lagunduta, 8 kilometro bueltako zeharkaldia burutzera
2024/12/17
18:07
eta kitto!
Aurreko domekan ikasturteko 3. haurren mendi irteera burutu zuten Deporrekoek, Flysch-a bisitatzeko txangoan. Bi autobusetan banatuta, guztira 56 haur animatu ziren, hainbat gurasok lagunduta, 8 kilometro bueltako zeharkaldia burutzera. Itziarko Itxaspe auzotik abiatuta, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoan barrena, Mendata eta Sakoneta puntu ikusgarrietatik igaroz, ibilaldia Elorriaga auzoan amaitu zuten. Aurreko egunetan pilatutako urak oso lokaztuta eta labankor utzi bazuen ibilbidea, egunean zehar ez zuten tanta bakar bat ere izan. Hurrengo irteera, ikasturteko laugarrena, urtarrilaren 19an egingo dute: Untzillatik Apotzagara, Murugainetik pasatuta.