Foballeko Euskal Selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko du Ipuruan azaroaren 16an
2020/10/27
19:44
eta kitto!
Euskal Selekzioak Costa Ricakoa hartuko du azaroaren 16an, astelehenean, 20:45ean, Ipuruan. Iazko maiatzaren 29tik Javier Clementek zuzentzen duen taldeak jokatzen duen lehen partidua izango da hau eta, orduan Panamaren aurka gertatu bezala, oraingoan ere FIFAren egutegiaren barruan jokatuko da. Euskadiko Foball Federazioak (EFF) adierazi duenez, partidua ikuslerik gabe edo edukiera txikiarekin jokatuko da, osasun egoeraren arabera.
EFF-k Costa Ricak Europan egingo duen egonaldia aprobetxatu nahi du Erdialdeko Amerikako taldearen aurka jokatzeko. Costa Ricak Brasilen 2014an jokatutako Munduko Txapelketan jo zuen goia, taldetxoan Italia eta Ingalaterra kanpoan utzi ondoren, final zortzirenetan Grezia kanporatu eta final laurdenetan Herbeheren aurka penaltietan galdutakoan. Azken urteetan bere mailak behera egin du, baina jokalari onenekin etorriko da Ipuruara.